Osteopatía
Osteopatia osasunarekiko ikuspuntu berezia duen eskuzko teknika da. “GORPUTZA OSOTASUN BAT DA.“, hontan oinarritzen da osteopatia: gorputzeko sistema eta organo ezberdinek elkarlanean funtzionatzen dute, elkar-lotuak daude, beraz, sistema batean dauden disfuntzioak beste sistemetan eragina izango ditu.
Tratamendu osteopatikoak gorputzeko oreka eta funtzioak berreskuratzeko, autosendatzea bultzatu eta minak leuntzeko teknika espezifikoak erabiltzen ditu.
Artikulazioak bere onera ekarriz (bizkarezurra,aldakak, orkatillak, ukondoak e.a) gorputzeko hezurdura-muskuluen oreka eta postura egokia berreskuratzea du helburu.
Estruktura bizselaren berezko funtzioak berreskuratzea-hobetzea dute helburu. Horretarako organoen manipulazioakegin, horiek berkokatu eta beraien oxigenazioa hobetzen ditu.
Buru-hezurreko eta nerbio sistemako arazoak eta horietatik eratorritakoak lantzen dituen teknika da. Horretarako, lehen arnasketa erritmoarekin (zelulak elkartzerakoan sortzen den lehen impultsoa) lan egiten da, baita masaje miofaszialarekin ere (fasziak gorputzeko sistema guztiak lotzen dituen ehunak dira).
Drenatze linfatikoa
Sistema linfatikoaren funtzionamendua hobetzen duen masaje suabea da. Sistema linfatikoak bi funtzio nagusi ditu:
- Depuratzailea (toxinak, likidoak eta errefusa sustantziak kanporatzea)
- Babeslea (sistema inmunitarioaren parte delako)

Masaje metamorfikoa
Ernaltze-aldian zehar, sortzearen eta jaiotzaren artean igarotako bederatzi hilabeteetan, eratzen dira gure egitura fisiko, mental eta emozionalak baita gure portaera-jarraibideak.
Gure bizitzek, jaio aurreko aldi honetan dituzte sustraiak.
“Metamorfiko-ak” “eraldaketa” esan nahi du. Teknika honek amaren sabelean bizi izandako bederatzi hilabeteekin konektatzen gaitu. Eraldaketaren masajea da.
Zertan lagundu gaitzake?
Masaje hau adin guztietarako baliogarria da. Ume eta haurtxoendako bereziki, haurdunaldian zehar, estres eta depresio kasuetan.
Norbanakoaren alde mental eta emozionalarekin erlazionatuta dauden oinetako zonak lantzen dira. Masajearekin, tentsio mental eta emozionalak askatzen dira, erlaxazio fisikoa eraginez.
Pertsonaren bizi-indarra berreskuratzen du; blokeoak ezabatu ohi dira eta auto-sendatzea gertatzen da. Masajea atsegina eta lasaigarria da, ongizate eta osotasun sentsazioak sortuz.
Eraldaketarako erreminta aparta da, oso atsegina eman eta jasotzeko. Bere bizitzan aldaketak egin nahi dituen eta bizi-kalitatea areagotu nahi duen edozeinentzako.